parallax background

Informazioa


FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Ikastaro honek 1565ean Canadako Red Bayen hondoratu zen San Juan baleontziaren historia ardatz bezala hartzen du, gertakari historiko horrekin estuki loturiko jarduera ekonomikoei buruzko ikuspegi orokorra egiteko. Jarduera ekonomiko horien artean bale arrantza, basogintza, ontzigintza eta nabigazioa landuko dira. Kurtso honen asmoa ozeanoetan zeharreko nabigazioan oinarritutako Itsas jardueretan beharrezkoa zen ontzi teknologiaren garapenerako Euskal Herrian eman zen espezializazioa azaltzea da.

Halaber, jarduera ozeanikoek Euskal Herriko ekonomia, gizartea eta paisaia nola moldatu zuten ulertzeko ezagutza ere landu nahi da. Honek guztiak Euskal Herria herri itsastar batean bilakatu zedila bideratu zuen, gure herriaren bilakaera historikoa eta gure lurraldeez gain Espainiako Monarkiaren baitan eta Europako eta Ameriketako beste hainbat lurraldeetan izan zuen eragina ulertzeko funtsezkoa dena.

HELBURUAK

-Bale arrantzak eta ontzigintzak euskal historian izandako funtsezko garrantziaz jabetzea.

-Euskal ekonomian eta lurralde antolaketan ontzi teknologiaren garapenak izandako eragina ulertzea.

-Euskal itsas teknologiaren ezaugarri nagusiak bereizten jakitea.

HARTZAILEAK

Euskal itsas historian giltzarri izan diren ontzigintza, basogintza, bale arrantza… bezalako jarduerei buruzko ezagutzak eskuratu nahi dituen orori zuzendutako ikastaro bat da. Ez da beraz espezialistei bakarrik zuzendutako ekimen bat.

METODOLOGIA

Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minututako iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko bat luzatuko zaie ikasleei. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzia bitartez emango dira. Azalpenak modu magistralean emango dira eta ikasleek modu aktiboan hartuko dute parte ikastaro horretan.

Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu.

EGUTEGIA

Iraupena: 15 ordu (12 ordu online aurrez aurre eta 3 ordu ikasgela birtualetik kanpo).

Datak: Asteazkenetan. Azaroak 8-15-22-29. Abenduak 13-20.

Ordutegia: 17:00-19:00.

ESKAKIZUN TEKNIKOAK

Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting

PREZIOA

Ikastaro hau doakoa da.

MATRIKULA IREKIA

Beharrezkoa da "Izen-ematea" atalean dagoen formularioa betetzea.

HIZKUNTZA

Euskara.

DATAK

Hasiera data:

2023ko azaroak 8.

Bukaera data:

2023ko abenduak 20.

Orduak: 15.

______________

Ikastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.


Kolaboratzaileak

asmoz eta albaola logotipoak