parallax background

Irakasleak

Xabier Alberdi Lonbide

Historian doktorea eta euskal itsas historian espezialista.

Hainbat ikerketa historiko-arkeologiko egitasmo zuzendu ditu eta itsas historia lantzen duten zenbait argitalpen ere eginak ditu. Besteak beste, bere doktoretza tesia den Conflictos de intereses en la economía marítima guipuzcoana durante la Edad Moderna-ren argitalpen dijitalaz (UPV/EHU, 2012) gain, azken urteetan argitaratutakoen artean aipagarri dira: “The Victoria, an example of basque maritime technology that enabled the First Circumnavigation of the Globe (1518-1522)” (2021); “¿Fue Elcano un accidente? Aportaciones para la construcción de un nuevo marco interpretativo ajustado a la importancia internacional de la historia marítima vasca” (2021); Elkano eta Euskal Herria. Nola egin zen posible Lehen Mundu Bira (2022).

Gaur egun Donostian dagoen Euskal Itsas Museoaren zuzendaria da eta Albaolako Ikerketa Sailaren zuzendaria.

Xabier Agote Aizpuru

Ondare balioa duten ontzi historikoen eraikuntzan espezialista den ontzigilea.

Albaola Elkartearen (1997), Albaola Itsas Kultura Faktoriaren (2014) eta Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskolaren (2017) sortzailea. Zenbait argitalpen eta itsas kulturaren hedapenerako ekimenen egile eta bultzatzaile izateaz gain, ondare balioa duten hainbat ontziren erreplika zientifikoak eraiki ditu. Guztien artean San Juan baleontziaren eraikuntza da aipagarriena UNESCO-ren babesa duena. Hainbat arkeo-nabigazio eta espedizio egina da eta nazioartean oihartzun handia izan duten zenbait ontzi arkeologia egitasmoetan partaide izan da (Red Bay-ko San Juan baleontzia, Cavalaire-sur-mer-eko ontzi-hondarra, Newport-eko ontzi-hondarra…).

Gaur egun, Albaola Elkartek presidentea, Albaola Itsas Kultur Faktoriako zuzendaria eta Donostian dagoen Euskal Itsas Museoko eduki-aholkularia da.

Mikel Leoz

Itsas ondarearen ikerketan eta hedapenean aditua.

Formazioaz delineatzailea, 20 urtez Gipuzkoako Ikastolen Federaziorako eta Elkar Argitaletxerako ilustratzaile eta liburu diseinatzaile lanetan jarduna, itsas ondarearekin harremana duten gaien ilustrazioan espezializatua. 2001az geroztik Albaola Elkartearen barnean euskal itsas teknologia, arkeologia, historia eta ondarea ikertzen eta hedatzen duten hainbat egitasmotan hartu du parte. Besteak beste, Albaolak sortutako erakusketa nagusienen komisarioa izan da.

Gaur egun, Albaola Elkartearen ontzi eraikuntza egitasmoen zuzendari teknikoa eta itsas ondarearen hedapen egitasmoen arduraduna da.


Kolaboratzaileak

asmoz eta albaola logotipoak